XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) estekatuko ditugu Pannecau zubiaren habeetan mareak, goiti jitean ito ditzan...

Gatinak dilindan, lerro lerro, utziko ditugu katedrala aintzinean ixtant bat eta tuz estaliko ditu gargulla buru horiek alagrantziaz hordiako jendoldeak.

Eta orduan Pilori plazan eraikia izanen den oholtzan, alimaleko aramantza altxatuko dela iganen naiz, buruko xorrotx gorria erantsiko, eta buru has gillotina elktronikoaren telemanua eskutan harturik buru-kuiak pulunparaziko ditut Poissonerie karrikan beheiti portu zaharren kaietara han kargatzeko prest meta daitezen Nafarroako artile balotak bezala.

Léon, norbait haiz, orena jin zaik, kalifa egiten ahal duk kalifaren orde, ona baihaiz.

Léon, hik bakarrik duk bihurgune hori negoziatzen ahal Baionarentzat.

Arritxageko Rugbykona jautz ezak!

Baionak hainbeste zor ukanen dik.

Hiri Léon.

Alea jacta est.

Seigarren agerraldia: Prokuradorea, Hervé.

(Sartzen da norbait burua kaxkotiz estalia, pistola eskuan, Pilutsen galtza marratuekin).

PROKURADOREA.- Nor haiz hi.

Nork permititu dik?

(Pistola ikusten du).

A segizak holo-hola, klientak behar ditiagu.

(Ohartzen da oraikoan beretako dela).

A hola bai begitartea gorderik.

Putruñ kixkila.

Beldurti aihartua.

Argiaren beltzaren beldur.

Ken ezak hori koskoilak badituk.

(Kaskotia kentzen du, Hervé da, bospasei tiro ematen dizkio, besteak iskira dantza bat egiten du eta begitartea taula gain aintzinera herrestatuz...).

Hi ere seme.

(Eta hiltzen da).

OIHALA

GEREZTEI